Nazioarteko egiaztatzaile batzordeak iragarritakoa oso positiboa dela baieztatu du Sortuko Pernando Barrenak. Armagabetzea egiten ari den baldintzak oso zailak direla azpimarratu du Barrenak, eta armagabetze osoan ezinbesteko direla gobernuen inplikazioak. Jonan Fernandezek egiaztatzaileen iragarpenaren egun berean ETAren armagabetzerako plana aurkezteak erakusten du Sorturen iritziz EAJk nazioarteko batzordea gutxiesten duela. Gainera, “astero plan bat aurkezten du Lakuak, errealitatetik kanpo, bere burua prozesuan kokatu nahiean eta bakearen berme gisa kalifikatu  nahiean” kritikatu du Barrenak. Kritikak bake agertokia ireki dutenen aurka egiteari uzteko eskatu dio Urkulluren exekutiboari. Halaber, dei egin dio euskal eragileen arteko elkarrizketa bideak sendotzeko bakegintza alorrean.