Berriki epaituak izan diren 28 gazteekin elkartasunez, eta batez ere, epaiketak eragindako gastu ekonomikoei aurre egiteko, Iruñerriko Herri Harresiak Kantuz Libre ekimena antolatu du lehen aldiz. Abenduaren 26an izanen da, eta sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. Azken ekimen hau ikusita, eta  ”laranjaz blaitu”-k hartu zuen dimentsioa ikusirik, Iruñerrian elkartasuna agortu ez dela argi dago. Maider Caminos Herri Harresiko kidearekin hitz egin dugu Gakoa saioan.