BILAKETAK

Ez da berria osasun etxeetan mediku erdaldunak daudela. Herria euskalduna hala erdalduna izan, gaixoa medikuarena joatean maiz urratzen dira erabiltzailearen hizkuntz eskubideak. Kasu horietako bat Tolosa. Iñaki Azaldegi Tolosako udaleko euskara zerbitzuburuaren arabera, ” nahiz eta legeak euskaldunak izan behar dutela esan, bajak betetzerakoan erdaldunak jarri dituzte”. Hori horrela bide ezberdinak abiatu dituzte, eta egoera ez bada aldatzen, antolatu egingo dira Tolosan.

Ezetz asmatu zein den Igor Elortza bertsolariak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Giro goibela alaitu digute ontzira igo diren Patxi Gaztelumendik eta Izar Mendigurenek. ETAren komunikatuaz, izan diren erreakzioetaz eta orohar herritarrek duten erantzukizunaz hausnarketa interesgarriak plazaratu dituzte. Jorratu duten beste gaia, azpiegitura erraldoien ingurukoa izan da. Ildo horretan, informazio gabezia eta herri mugimenduez mintzatu dira.

Negu nahiz uda. Aste zein asteburu. Aproposa da Zarautz momentu goxoak bizitzeko. Hain zuzen, asteburuan Gipuzkoako kostaldeko herrian egin edo ikusi daitekeena zer den kontatu du Gari Berasaluzek.

Gaixorik espetxean dauden euskal preso politikoen egoera muturrekoa da. Horietako bat Ibon Iparragirre ondarrutarraren kasua. Gotzon Iparragirrek, Ibonen anaiak nabarmendu digunez, “martxoaren 7an espetxeratu zutenetik 9 kilo galdu ditu eta defentsak oso baxu ditu”. Mendekuaren egarria nabarmendu du Gotzonek, ” etxean preso zegoen Ibon, eta atxilotu egin zuten”. Espetxean beharrezko duen elikadura, botika zehatzak eta osagarri bitaminikoak ez dizkiote behar bezala ematen Gotzonek ohartarazi duenez. Iparra galdu baik plataformak martxan duen mobilizazio dinamikaren eta herri presioaren garrantzia nabarmendu du Gotzon Iparragirrek.

Gaur 78 urte, 1936ko uztailaren 18an, golpe militar faxista abiatu zen. Gertatutako ahaztu ez dadin, eta krimenen erantzuleak indentifikatzeko helburuarekin protestak antolatu dituzte Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta Frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformak besteak beste. Martxelo Alvarez eta Josu Ibargutxi, bi elkarte hauetako kideek nabarmendu dutenez, jendartearen inplikazioa eta borroka ezinbestekoa da inpunitatearekin amaitu eta memoria historikoa garatzeko

Gaizka Izagirrek gaur bertan estreinatuko den Dawn of the Planet of the Apes filma nabarmendu du. Bestetik, True detective telesaila eta Pasadise Lost trilogia dokumentala gomendatu ditu. Jatorrizko hizkuntzan pelikulak ikusteak duen berezitasuna azpimarratu du eta horretarako azpitituluak euskaraz ikusteko azpitituluak.com bloga gomendatu du Izagirrek. Baina ez hori bakarrik, 2020an estreinatzekoa den eta 720 ordu iraungo dituen Ambiancé filma aipatu digu bitxikeri gisa. Pentsa inoiz egingo den pelikularik luzeena estreinatu eta ondoren suntsitu egin nahi dute!!

Edurne Larrañaga eta Gaizka Amondarain izan ditugu gonbidatu Karelean saioko eguneroko tertulian. Marotoren adierazpenak, Palestinarren kontrako genozidioa eta lan arloko kontratazioetan euskararen lehentasun faltaz aritu dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »