BILAKETAK

Ezetz asmatu zein den Txerra Bolinagak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Udan euskara ikasteko tartea hartzen dutenak aunitz dira. Lazkaoko Maizpide barnetegiak 90 lagun daude orain, gehienak Euskal Herrikoak. Sebastian Olhats Paristarra da, haren aitona Lazkaotarra. Sustraien bila hasi zen euskara ikasten. Jon Urdangarin da Maizpideko zuzendaria, ikasle eta irakaslearekin aritu gara solasean, barnetegi batean egunerokoa nolako den jakiteko intentzioz. Urdangarinek erran digu baietz, egia dela, barnetegian euskara ikasteaz gain ligatzeko tartea badagoela.

“Kaxilda eta Likinianoren etxean denak ziren ongi etorriak”  Kaxilda eta Likiniano anarkistei omenaldia egingo diote bihar, uztailak 18, Easo plazan. Ausardi handikoak biak, gogor egin zuten borroka faxisten kontra Donostian. Ezkertiarren artean gaizki ulertuak handiak baziren ere, Kalixdak eta Likinianok  harreman handia izan zuten ezkertiar guztiekin, baita abertzaleekin ere. Egun osoko egitaraua da biharkoa, suhiltzaleen egoitza ohian, goizeko hamarretatik aurrera erakusketa, bideo emanaldia, eta musika izanen da. Ondoren, hitzaldia Juantxo Estebaranz eta L.M Jimenez de Aberasturirekin. Iñaki Egañak Urbieta kaleko barrikadetara itzulia eginen du.

Nikaraguatik hasi eta Quebecen bukatu du bere bidaia Amaia Elixirik. 6 hilabete eman ditu bidaiatzen, tartean, Guatemala, El Salvador eta Mexiko ezagutzeko parada ere izan du. Aholkatu digu ez egitea planik bidaiatu aurretik, ez behintzat gehiegi, zoriari tartea utzi behar zaiola. Bidaiatzeko modu ezberdinak ere ezagutu ditu, brigadetan izan da, edo ta ohe eta janari trukean, Quebekeko baserri batean lanean.

Ezetz asmatu zein den Hutsa eta Sirokako Maria abeslariak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Gaurko tertulian solaskide izan ditugu Kattalin Miner eta Gorka Bereziartua. Euskal Herriko jaien ereduaz mintzatu dira alde batetik. Bestetik, lan munduan eta batik bat osakidetzan euskal hiztunek euskaraz hartatuak izateko dituzten zailtasunez hausnartu dute.

Ezetz asmatu zein den Estitxu Eizagirre kazetariak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

1936ko abuztuan eta irailean matxinada frankistari aurre egiteko lehenengo erresistentziako antolkuntza eta enfrentamenduak Tolosaldean gauzatu ziren. Adunan egun hauetan azolandegiak egiten ari dira Aranzadi, UEU, Udalbiltza, Gipuzkoako Aldundia eta Aduna, Zirzurkil eta Asteasuko udaletxeen eskutik. Astelehenean hasi ziren auzolandegiak eta gaur Aranzadiko Jabi Bucesekin hitz egin dugu. Berak eman digu proiektuaren berri.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »