BILAKETAK

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan irratiko Antton Basurkori jarri diogu lana. Punish Yourself taldearen “All you Zombies” eta “Enter me now” kantak ekarri dizkigu.

azoka1Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: artzainak hasi dira ardiak goiko larreetara eramaten eta ondorioz, arkume denboraldia amaitu da, airelibreko barazkien emariak ordea jarraitzen du eta kuiatxoak eta babatxikia dira nabarmentzekoak.

40 gazte independentisten absoluzioa jakin berritan senideengana jo dugu lau urte terdiko prozesua (atxiloketa, inkomunikazioa, torturak, espetxea eta ondorena) nola bizitu duten jakiteko. Ibai Esteibarlanda auzipetuaren ama Belen Etxeberriarekin eta bikote Oihana Etxebarrietarekin hitz egin dugu. Hunkituta agertu dira. Besarkada bero bat guztiei!

Gaur mahainguruan, Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordea eta Xabier Mendiguren itzultzaile eta EH11kolore ekimeneko bozeramalea egon dira. Gure Esku Dago eta euskararen arnasguneak hizpide hartuta.

Esta mañana en Kalegorrian hemos tenido la oportunidad de charlar con Jaione Karrera, una de las abogadas de los 40 jovenes indepedentistas absueltos. Según Karrera “esta sentencia debería marcar un giro radical en la Audiencia Nacional española, para que los demás juicios políticos sigan en la misma linea absolutoria”.

Lau urte eta erdiko prozesuaren ondoren, libre dira 26/11 sumarioko berrogei gazte independentistak. Gaur, guztiek, prentsaurrekoa eskaini dute Iruñeako Katakrak-en ebazpenaren balorazioa egiteko. Besteak beste, konponbideak berrogehi militante irabazi dituela nabarmendu dute.

Debido a los graves problemas que está generando la implantación de “la tarjeta de racionamiento” por parte del Ayuntamiento de Gasteiz, hoy por la mañana la Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz ha realizado una denuncia en la única cadena de supermercados en la que se ha instaurado dicha tarjeta. Nosotros hemos hablado con Ignacio Funes, que nos ha explicado el porque de la protesta de hoy.

Ayer supimos que la Audiencia Nacional española ha absuelto a los 40 jóvenes acusados de ser miembros de Segi que fueron juzgados en el tribunal especial entre octubre de 2013 y marzo de este año. Hoy, un día después de conocer la noticia, hemos hablado con Itxaso Torregrosa (Una de las 40 jóvenes absueltas) y su padre, Xabier Torregrosa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »