Eguberrietako oporretatik bueltan pasa berri ditugun egun horiei begira jarri gara tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Eguberriak, elkartu eta familia giroan pasatzeko egunak izateaz gain kontsumismoarekin lotura zuzena duten egunak ere badira baita erlijioarekin lotutako egunak ere. Baina urte berrian sartu garen honetan, atzean utzi dugun 2014aren errepasoa egiteko ere baliatzen dugu.