Now Euskal Herrira lelopean larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora begira jarri gara tertulian Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Gaizka Aranguren kazetariarekin. Konpromisoak nabarmendu dituzte euskal preso politikoen eskubideak berma daitezen baina elkartasun ekimen bat baino gehiago urrats politikoa izan beharko lukeela larunbatekoak nabarmendu dute. Aurrez, Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoa izan dugu hizpide.