Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak gogor gaitzetsi du gaurko polizia operazioa. Bera ere abokatua izaki, jazarpen politikoa ez ezik, jazarpen ideologikoa pairatzen dutela abokatuek ohartarazi du. “Segurtasun sailak pentsatzen badu hau dela polizia integrala, oker dago. Lakuako gobernuak irmotasun handiagoa erakutsi behar du” kritikatu du Arzuagak. Eh Bilduk salaketa eta ekimenak erakundeetara eramango dituela aurreratu digu, baina argi du Arzuagak, presoen eta prozesuaren alde kalean egin behar dela.