Larunbatean Bilbon elkartasun uholdea jaso ostean, astelehena ilun esnatu zen senideentzat ere 16 herritarren atxiloketekin, tartean 12 abokatuena. Defentsarik gabe utzi dituztela euren senideak eta eurak ere adierazi digu Urtzi Errazkinek Etxerateko kideak. Atzoko polizia operazioaz hitz egin dugu berarekin.