la foto 1 Kalean kantari urteak igaro ostean taberna eta bestelako antzokietan dabil orain Urko Menaia bidelagun Nagore Etxabe duela. Gitarra eta perkusioa hartuta gerturatu zaizkigu estudiora, sortzaile, kantari eta musikariei ostiraletan egiten diegun tartera. Hiru kantu jo dizkigute: “behin betiko” herri kantaren bertsioa eta Menaiaren “JT basque” eta “Hanka bat paradisuan”. Mila esker bikote!