Nerea Txapartegi Lanez lepo gaurko egunez Nerea Txapartegi Donostiako Udal Gobernuko Euskara eta Kultura arduraduna eta ondorioz, bezperan egin dugu hitzordua berarekin. Gaurko egunez oilo pikorra sentitzen duela aitortu digu, berezia dela San Sebastian eguna, nahiz eta gainerakoek danborra nola jotzen duten igaro behar, ardurak tarteko. Danborraden izaera anitzez, parekidetasunean eman beharreko urratsez, sariez eta jai herrikoiez galdetu diogu. Falta direnak izan ditu gogoan.