Estatu frantsesean emakumeek ezkontzean euren abizena galdu eta senarrarena hartu ohi dute. Ez dago horretara behartzen duen legerik baina ohiturak pisu handia du, gaur egun emakume gehienek joera horrekin jarraitzeraino baita Ipar Euskal Herrian ere. Emazteek abizena galtzean nortasuna galtzen al dute? Galdera hori egin diegu Grazi Etchebehere erizainari eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariari. San Sebastian egun honetan emakumeek Donostiako danborradan duten presentziaz ere hitz egin dugu.