Katalunian harrabotsa sortu duen “Ciutat Morta” dokumentalari eta honek azaleratu duen errealitateari begira jarri gara gaurko tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Polizia eredu berri baten beharra azaleratzen duen ikus-entzunezko honekin gaia sozializatzeko eta zabaltzeko katalandarrek erakutsi duten ahalmena euskaldunontzat eredugarria dela nabarmendu digute. Axier Lopezek bota digun gogoeta: “zergatik ez emititu ETBn gure herrian egindako hainbat dokumental? TV3k Ciutat Morta-rekin egin bezala gurean ere hainbat errealitateren berri ematen lagunduko luke”