Zapalkuntza hainbatez eta eraldaketa sozialaz Olatz Dañobeitiak joan den astean parte hartu zuen mahainguruari erreferentzia eginez burutu dugu gaurko tertulia. Sistema krisian dagoela aipatzen den honetan ze aukera eta arrisku daude eraldaketa sozialerako bidean? Noraino iristen dira kapitalaren hatzaparrak? Jabetzen ote gara zapalkuntza egoeran dauden kolektibo hainbat aldaketarako subjektu izan daitezkeela? Zerbait desberdina egitea tokatzen zaigu? Galdera horiei erantzunak bilatzen saiatu gara Goizeder Taberna Mediabask-eko kazetariarekin eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin.