Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin lan bila kanpora joatera behartuta dauden gazteez hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Gose musika taldeko Ines Osinagari egin diogu; gaur, Korrika kulturalaren egitaraua irekiko baitu taldeak 20:00etan, Bilboko Guggenheimen eskainiko duen ‘Gosariak’ emanaldiarekin. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Beñardo Goietxe kolaboratzaileak ‘Americana’ estilo musikaleko hiru abesti landu dituzte. Amaitzeko, Emarri giza proba taldekoek Astigarragan eginiko ate irekietan Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak bildutako adierazpenei egin diegu tartea.