Syrizaren garaipenak paradigma berriak ekarri ditu Europara, Troikaren norabidetik haratago badagoela bestelako Europa bat eraikitzeko aukera, herrien Europa. Europako Banku Zentralak edota FMIk jarriko dituzten baldintzak ordea, ez dira xamurrak izango. Greziak bizi duen egoera ekonomiko soziala ere oso larria da. Honi guztiari aurre egiteko ahalmenaz hitz egin dugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin.