Lehenik eta behin Greziako gobernu berrira begira jarri gara. Hautsak harrotu baititu Syrizako Alexis Tsiprasek emakumerik gabeko gobernua osatu izanak. Emakumeen partaidetza politikoaz gogoeta egin dugu Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Kukutzaren aurkako epaiketa hasi den honetan, autogestioan oinarritutako proiektuei ere erreparatu diegu, zein egoeratan daude orain? Igaro al da gaztetxeen loraldia?