la foto Euskal Autonomi Erkidegoko Udal Lege berria martxan jartzeko proiektua mahai gainean jarri du Jaurlaritzak. Proiektu horretan, Aldundien eta Udalen eskumenak eta finantziazio iturriak zehaztuko dira, besteak beste. Laster, Gasteizeko Parlamentuan bozkatuko da, baina lehenago, protagonistek, Udalek eta Aldundiek euren proposamenak egin dituzte. Aurreko astean hain zuzen, ekarpen horietako batzuk entzun ahal izan genituen, zehazki, Zigor Etxeburuarenak, Gipuzkoako Aldundiko Euskara Zuzendariarenak eta, egia esan, polemika itzela piztu dute. Zigor Etxaburuak esan zuen aurrerantzean hauteskundeetara aurkeztu nahi duten hautetsi edo hautagai guztiek Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako bi hizkuntza ofizialak menderatu beharko lituzketela. Eztabaida mamitsua, hari-mutur asko dituena eta protagonistarekin argitu duguna gaur. Hemen duzue Zigor Etxeburuari eginiko elkarrizketa.