Ihauteri jaiei begira jarri gara gaurko tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. Zuberoan, Sunbillan, Leitzan, Iturenen eta Zubietan dagoeneko ospatu dituzte Ihauteriak eta otsaila gerturatu ahala gero eta herri gehiago zipriztunduko dituzte jai hauek. Ihauterizaleak al zarete? Mozorrotzea gustoko al duzue? Zuzentasunarekin apurtu eta eguneroko ordena apurtzeko beharra al dugu eta horretarako aukera ematen al dute Ihauteriek? Hiri eta herrietako erdiguneak beste balore batzuez bustitzeak zer garrantzia du? Ezagutzen al ditugu gure herrietako Ihauteri jaiak? Hainbat galdera bota dizkiegu Abaroa eta Amondaraini.