Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena iragartzeko margoketa batzuk egiteagatik hiru laguni 6 eguneko etxe barruko atxiloaldia eta 624 €ko isuna ezarri diete eta hori salatzeko, Iruñeako Katakraken “Desobedientzia eta okupazio astea” antolatu dute. Aste betez Katakrak Alkatrazeko espetxea bihurtuko dute eta 6 eguneko etxe barruko atxiloaldia bertan igaroko dute aipaturiko hiru lagunek. Guk haietako batekin hitz egin dugu goizean, Julio Villanuevarekin, hain justu.