Elkarbizitza bultzatzeko jardunaldiak antolatu ditu Antxeta Irratiak Bidasoan, Lokarrirekin elkarlanean. «Bidasoan elkarbizitza» jardunaldien lehen mahai inguruan, datorren ostegunean, indarkeria jasan duten lau lagun batuko dira: Belen Zabala, Guardia Zibilak hildako Josu Zabalaren iloba; Cristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doralen alarguna; Jose Miguel Gomez Elosegui, ETAk hil zuen Francisco Javier Gomez Eloseguiren anaia; eta Fermin Urtizberea, Grupo Antiterrorista Nacional Español taldeak bahitu eta torturatua. Hondarribiko Itsas Etxean, 19.00etan, izanen da, Lokarriko Aitziber Blanco moderatzaile dela. Aitziber Zapirain, Antxeta Irratiko kideak azaldu dizkidu aipaturiko jardunaldien helburua eta nolakatasuna.