Denok ahotan dugun eguraldiari edo denboraleari begira jarri gara gaur tertulian Itziar Ituño aktorearekin eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariariarekin. Alarmistaegiak ote gara? Hedabideetan tarte handiegia eskeintzen ote diogu eguraldi iragarpenari? Eguraldi gizon eta emakumeak gure jendarteko erreferente berriak bihurtu al dira? Onartzen al dugu eguraldiak, naturak gure eguneroko erritmoa baldintzatzea edo errenditu ezina dugu? Eta nork ez du eguraldiaz hitz egin igogailuan? Galdera horien jiran aritu gara gaurkoan.