Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko esatari eta Pulunbe aldizkariko kazetari Josu Marti eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu. Tertuliara Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakorta batu zaizkigu, eta ofizialki abiatu ez den arren, maiatzeko udal eta foru bozetarako kanpainan murgilduta dabiltzan alderdiek esandakoez hausnartu dugu eurekin. Ondoren, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoari egin dio elkarrizketa ingurumenari buruzko kontuez. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburua aletzen jarraitu du. Txapa irratiko lagunen eskutik, Arrasateko EHE Euskal Herrian Euskarazek abian jarritako dinamika ezagutu dugu; eta, amaitzeko, Nekane Martiarenak sendabelarren inguruan duen iritzia jaso dugu Info7 irratiaren eskutik.