Aste hontako Galtzetan Gordetzeko saioan kartzela eta komikia izan dugu hizpide. Mikel Orbegozo euskal preso politikoaren “Preso Nago” komiki lana ardatz hartuta, sormen lanak espetxeetan izan duen isladaz mintzatu gara. Atzera begira ere jarri gara eta BARRUTIK aldizkarian lehen atalean ere aurkitu dugu lehen komikia. 1989. urtea zen eta garaiko testuingurua eta presoen egoera zein zen ikusteko, urte hartako uztailan idatzitako gutun bat ere berreskuratu dugu. Bukatzeko, Harkaitz Bellonen heriotzaren urteurrena izanik, bere omenez sortutako poesia musikatu bat ere izango da entzugai.