la fotoMinbiziaren aurkako nazioarteko egunean gaixotasun honi aurrez aurre begira jarri gara, minbiziari aurre hartzen lan egiten duen Nagore Garcia de Andoinekin hitz egin dugu. Mediku pediatra da bera eta Donostiako ospitalean egiten du lan pediatria barruko onkologia eremuan. Minbizia duten haur eta nerabeekin egiten du lan orain dela hamar urtetik. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek sortutako “Tiritatxo” pertsonaiaren atzean bera dago. Bere egunerokoaz eta haurren minbiziaz hitz egin digu.