Lehenik eta behin denon ahotan dagoen denboraleari begira jarri gara tertulian Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin. Astelehenean entzun zuen kukuari buruz ere galdetu diogu Petxarromani. Baina segidan sartu gara hondakiden kudeaketaren gaian eta bereziki Gipuzkoako EAJk eta baita PSEek ere egindako adierazpenei heltzeko. Bozak irabaziz gero Zubietan errauskailua eraikiko dutela esan du EAJko Gipuzkoako hautagai Markel Olanok. PSEeko Denis Itxasok ere ez du horretarako aukera baztertu. Erabaki hauen atzean egon daitezkeen arrazoiez hausnartu dugu.