Baratzeek elurra eta izotza pairatu duten bezala baserritarrek ere neurriak hartu behar izan dituzte azokako salmahaian egonean egoteko, neguko jantzi eta oinetako beroez gain lurrean kartoiak jarrita egin diotela aurre zoru hotzari adierazi digu Lierni Elortzak osteguneroko azoken tartean. Izan da baserritik jaitsi ezinda geratu denik edota zer saldua izan gabe ere asteroko hitzorduari uko egin ez dionik. Haurren konpainia ere izan dute aste honetan Ordiziko azokan; berotasun guztia ongi etorria.