TALAIATIK SareLehentasuna da euskal presoen dispertsioarekin amaitzea, horixe nabarmendu du Arantza Aldezabalek lehendabiziko TALAIATIK honetan. Sarekide izatea, txirrindulari izatearekin alderatu du, batzuk azkar, besteak mantsoago malda  gora eta behera, baina denak aurrera, geratu gabe. Gaineratu du,  giza eskubideen aldekoa den edozein jarduera begi onez ikusiko duela Sarek. Horrela Bakebidetik eta Lokarrik emandako urratsa eskartu du. Baita Foro Sozialaren azken ekimena ere.