Ai zer pena hartzen duten zure jarrerarekin, orain ere terrorismoa justifikatzen” Sozialista baten hitzak dira Bilduko zinegotzi bati leporatutakoak. Udaletako batzarrak hartu ditu gaur hizpide, izututa nonbait, bertaratu eta atzera egin baitu 10 urte, kolpez. Adierazpen askatasuna aldarrikatzen zuen mozio bati tiraka egin du hausnarketa,  eta hortik galdera: hitzen koherentzia eta argudioen logiko minimoa galdu duen batek, zer egiten du udaletxean?