Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin inauterien jatorriaz eta gaur egun dugun festa ereduaz hitz egin dugu. Jarraian, AGR297 proiektua medio duela zortzi urtetik etxegabetuta dauden Santurtziko 30 familien egoeraz hitz egin dugu Iñaki Kasaresekin. Gero, arte kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta arte kolaboratzaile Ana Revueltak Tabakalerako ‘Bisitariak’ programaren berri ekarri digute.