Santurtziko Mamariga auzoko 27 familia larri daude 2007an euren etxebizitzak eraitsi zituztenetik. AGR-207 hirigintza ekimenaren bidez, etxea bota, eta, trukean, ordezkoak adostu zituzten. 2011n eraiki behar zituzten, baina orubea hutsik dago oraindik. Gainera, alokairuan bizitzeko jaso izan duten diru laguntza kendu diete familiei. Auzokideen kolektiboak ez du lortu egoera normalizatzea, eta ordutik “prekaritate eta egonkortasunik gabeko egoeran” daudela diote. Gaur haietak batekin hitz egiteko aukera izan dugu, Iñaki Kasaresekin eta egoeraren larritasunaz hitz egin digu.