Egunerokoan teknologia berriei ematen diegun erabileraz hausnartu dute Grazi Etchebehere erizainak eta Eneritz Otamendi baserritarrak. Arlo profesionalean alde onak badituela, erosotasuna irabazi dutela aitortu dute. “Auzoak urrundu dira, eta urrunagoak auzoratu dira” azpimarratu dute. Halaber, ez dira hain baikorrak teknologia berriek eta bereziki sare sozialek jendartean duten menpekotasunaz. Arlo honetan ere noski, erabilera egoki eta desegokien  arteko mugak argitu, eta gazteenei tresnak ematearekin batera erabilerari buruzko formazioa eman behar zaiela nabarmendu dute biek.