Hala diote Amarauna sareko lagunek. Euskal Herrian hezkuntza ez formalean ari diren aisialdi talde eta elkarteen sarea da Amarauna. Elkarrengandik ikasi, elkarri lagundu eta hezkuntza ez formalari duen garrantzia aitortzea dira talde honen helburuak. Euskara eta euskal kultura ardatz izanik, balioen hezkuntza sustatzeko lanean dabiltza eta larunbat honetarako Jolasaz hezi kalea bizi jaialdia antolatu dute Zarautzen. Sare honetako kide diren Irati Seijo eta Usua Matinez Maritxalarrekin hitz egin dugu.