talaiatik gari otamendiDantza, ezinbestean, jarduera politiko bat da. Hala dio Gari Otamendi dantza.com eko kideak. Azken aldian asko hitz egin da dantzak baduen izaeraz. Antton Lukuri entzun genion iazko abenduan, eta geroztik ezbaida zabaldu egin da. Gari Otamendirentzat dantzak izaera politikoa du eta hurrengo pausua da gizartean betetzen duen funtzioa zehaztea. Gustu eta kolore guztietako ideologia eta pentsamoldeak daudelako horretarako, baina ideologien xextra gorabehera, garrantzitsua da dantzaren dimentsio politikoaz jabetzea.