Jakoba Errekondo Argi hitz egiten du Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak energia burujabetzaz eta elikadura burujabetzaz galdetzean. Urteak daramatza agroekologian, landa eremuko ondarean, nekazaritza ekologikoan lanean eta bereziki buru belarri Zerain Dezagun Fundazioan. “Paisaia kulturala” edota “ekosistemaren emana” bezalako kontzeptuak azaldu dizkigu eta kezkatuta agertu da energia burujabetzaz galdetzean “egungo beharrizanetarako bi terdi Euskal Herri behar ditugu, norbaiti lapurtzen ari gara” dio. Nekazaritzari lotutako unibertsitate ikasketen beharra ere nabarmendu digu.