Euskararen Legea aldatzeko erabakia hartu zuen atzxo Nafarroako Parlamentuko gehiengoak eta gaur, erabaki horri buruz galdetu diogu Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiari. Bilbaoren hitzetan “Euskeraren Legearen aldaketa positiboa da, urteetako bidegabekeriari amaiera eman zaiolako”. Hemendik aurrera, Nafarroako zonalde euskaldunean eta mistoan gertatzen den bezala, zonalde ez-euskaldunean ere D ereduko ikasgelak abiatu ahal izango dira eskola publikoetan.