Negu partean Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak izandako arrakastaren ostean urte osora zabalduko du produktuen salmenta Errigorak. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura da otsaileko proposamena eta martxan da 5 litroko oliba olio bidoiak eskatzeko epea. Maiatzean iritsiko da kontserben aukera. Ekimenak, Nafarroa hegoaldeko ekoizle eta nekazariak babestea eta kontsumo arduratsua sustatzea ditu helburu. Igone Lamarainek xehetasun gehiago eman dizkigu eta informazio guztia www.errigora.eus en topa daiteke.