Jaurlaritzak berriki aurkeztu duen Heziberri 2020 dekretua LOMCE geratzeko ahaleginean geratu dela iritzi diote Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk eta EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek gurean. Positiboki baloratu dute ahalegina baina LOMCE geratzetik oso urrun ikusten dute. Klabeak izan daitezkeen gaietan, ikastetxeen autonomia esaterako, Jaurlaritza hankamotz geratu dela iritzi dio Imazek. Tellituk berriz, nabarmendu du Heziberrik bere osotasunean duela balioa eta fase garrantzitsuena etortzeko dagoela, hezkuntza lege berriarena, hain zuzen. Hezkuntza eragileak aktibo ikusten dituzte baina bateratzeko beharrarekin LOMCE geratu nahi bada. Eztabaida eta aktibazioa herritarrengana zabaldu beharra ere nabarmendu dute.