Gaurko saioan Begoña Lazkano piraguista elkarrizketatu dugu. Pasaitarrak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan egotea du helburu eta horretarako lanean dihardu, egun. Bestalde, Leticia Canalesekin ere hitz egin dugu. Surflari bizkaitarrak beste lesio bat izan berri du belaunean eta ez da une gozoak bizitzen ari. Halaber, ondorengo kirolariek lagundu digute asteburuko errepasoa egiten: Barba Pla (Getxo), Nahikari Garcia (Reala), Arrate Orueta (Athletic), Naroa Agirre (Atletismo), Teresa Errandonea (Atletismo), Maite Gonzalez (Ordizia), Patricia Coral (Orvina), Maite Azkoaga (Reala hockey), Alba Menendez (Bera Bera), Onintza Aduriz (Gipuzkoa EHU), Yaiza Lazaro (Gernika), Leire Fernandez (Txakur krosa) eta Aida Bartolome (Leioa).