Eusko Irratiko zentro arteko batzordeak deituta 24 orduko lan uztea egiten ari dira Euskadi irratian, Gaztea, Radio Euskadin, Eitb musika eta Radio Vitorian. ELA, ESK eta CCOO sindikatuek bultzatu dituzte protestak, LAB izan da babestu ez dituen sindikatua. Azpikontratazioetan ezker abertzaleak duen jarrera salatu du, hain zuzen, gurean Ana Arbulu Eusko Irratiko zentro arteko batzordeko bozeramale eta ELAko kideak. Maite Iturberen dimisio eskaerez galdetuta EITB politikoki erabiltzen ari direla ere azaldu digu baina batik bat hedabide publikoan azken urteetan egiten ari diren murrizketak salatu ditu.