Zer garrantzia du herri jakintzak? Herri mugimenduetan egiten den lanak zer nolako potentzialitatea du? Metodologia, gaitegien aldetik badago berrikuntza beharra Euskal Herriko kolektibo eta elkarteetan? Herri mugimenduen saretzea beharrezkoa da? Baiezkoa da galdera hauei ematen dien erantzuna Joxemi Zumalabe fundazioak. Hortik, orain hilabete batzuk martxan jarritako Borbor(k) jardunaldiak. Hezkuntza herrikoia, formazio politikoa eta herri mugimenduen inguruko hausnarketa prozesua abiatu dute eta larunbat honetan Borbor(K) jardunaldiak antolatu dituzte Donostiako Zurriola ikastolan.  Joxemi Zumalabeko kide Zesar Martinezekin hitz egin dugu.