Bildu, Aralar eta PPren aldeko botoekin eta EAJ eta PSEren kontrakoekin, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Bidegin izan diren ustezko irregulartasunak ikertzeko batzorde publikoa osatzea erabaki zuten atzo. AP-1 autobideko obretan egin gabeko lanengatik ordaindu ote zuten ikertuko dute Batzar Nagusiek eta martxoaren 31erako [Egun horretan desegingo dira Batzar Nagusiak] ondorioak jakinaraziko direl espero da. Honetaz guztiaz solastu dugu gaur Iban Asenjorekin, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bilduren bozeramalearekin. Asenjok salatu duenez, Markel Olanok eman behar lituzke azalpenak Bidegin izan diren ustezko irregulartasunen inguruan, bera zelako aurreko legegiltzaldian Bidegiko arduradun nagusia.