Ipar Hegoa Fundazioak “[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria” lelopean jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 5, 6 eta apirilaren 25erako Donostian. Ibaetako Campusean izango dira jardunaldiok eta gaur, bertan eztabaidatu eta hausnartuko denaren aurrerapen bat egin digu Ipar Hegoa Fundazioko Jagoba Zuluetak.