Igande honetan ospatuko da Lilatoriaren 26. edizioa Donostian. Berdintasunaren aldeko lasterketak aurreko urteetako filosofiari eutsiko dio baina parte hartzeak gora egiten jarraitzen du. 3.870 korrikalarik eman dute izena. Horietako bostekin hitz egin dugu guk: Arantxa Kamio, Maialen Artano, Idoia Besada, Iratxe Astuy eta Alaitz Esnaola. Gehiago ala gutxiago entrenatu, guztiak Lilatoian parte hartu eta ondo pasatzeko gogoz.