Mugan bizi, mugan sentitu jardunaldien baitan gaur 18:30ean “Pertsona naiz, ez transexuala” hitzaldia emango dute Marijo eta Maddi Imaz ama alabek. Azken honekin hitz egin dugu bere ahizparen egoeraz, hori hartuko dutelako  hizpide arratsaldeko hitzaldian. Neska sentitu arren mutil baten gorputzean bilduta jaio zen bere ahizpa eta gaur egun emakume gorputza du, emakumea da, bera beti sentitu izan den bezala. Transexuala da baina honen aurretik pertsona dela oso argi utzi digu Maddik, jendarteak ezartzen dituen etiketak ez dituelako gustoko. Neskaz jantzi, hormonak hartu, psikiatra eta psikologoekin aritu, ebakuntza…bere ahizparen prozesu guztia kontatzeaz gainera, etxean nola bizitu duten kontatu digu Maddi Imazek.