Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara leloa hartuta nazio manifestazioa deitu du larunbat honetan Kontseiluak Donostian. Azken hilabeteetan hizkuntza politikaren esparruan Espainiako eta Frantziako gobernuetako ordezkariek zein Nafarroako gobernuak egindako esku hartzeak gaitzesteko antolatu dute. Asko dira euskaraz bizitzeko apostua egin duten herritarrak eta instituzioak gurean, baita ondorio kaltegarriak pairatzen ari direnak ere. Horretatik zerbait badakiten bi lagunekin hitz egin dugu: UEMAko lehendakari Maren Belastegirekin eta Uztaritzeko herriko etxeko hikuntza politikako arduradun If Matxikoterekin.