Kezkatuta agertu da Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea uholdeak Martutene edo Txomin auzoetan eragiten ari diren ondorioen harira. Krisi mahaia bildu ostean hitz egin dugu berarekin eta esan digu errekurtso guztiak aktibatuta daudela, atzo hamazazpi herritarrentzat ostatua bideratu zutela eta gaur beste hogeita bostentzat. Ulertzen du herritarren haserrea urte asko daramatzatelako horrelako egoerak bizitzen baina era berean behin betiko soluzioak bideratuta daudela ziurtatu du.