Lehendabiziko aldiz elkartu dira aste honetan Etxerat Elkartea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria. Maider Alustiza senideen ordezkariak oso balorazio positiboa egin du, baina oraindik lan handia egiteko dagoela aitortu du. Nabarmendu du bi aldeek esfortu berezia egin dutela adostasunetara heltzeko eta urrerapauso moduan jo du Alustizak Lehendakariak  “inolako baldintzarik gabe dispertsioarekin amaitu behar dela” esatea. Senideek pairatutako sufrimendua aitortzea da bigarren adostasuna, eta hortan ere lan egiteko eskua luzatu du Gasteizko Gobernuak. Erreakzio soka luzea ekarri du bilerak, besteak beste Patxi Lopezek esan du senideek ere “eragindako mina aitortu beharko luketela” horren inguruan ere galdetu diogu Maider Alustiza, eta erantzun argia eman du. “Patxi Lopezen eskaria? Gu ere gara biktimak, sufritu besterik ez dugu egiten”.