Aurreko igandean, gizon eta emakume soldata berdintasunaren aldeko eguna izan zen. Ezer gutxi dugu ospatzeko baina. Krisiarekin gainera, soldaten arteko arrakala hazi besterik ez baita egin. Hori salatzen du Zaloa Ibeasek talaiatik honetan. Krisiak bete-betean egin baitu emakumearen kontra, emakumea da lan baldintza okerrenetan dagoena, prekarietatean eta soldata baxuenekin. Zer egin baina egoera aldatzeko?