1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu zen sarraskia ahazturan gera ez dadin eta gertaturikoa belaunaldi berriek ere ezagutu dezaten ikastetxeetan lantzeko unitate didaktikoa kaleratu du Martxoak 3 elkarteak. Euskaraz eta gazteleraz eskura daiteke eta Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan jorratuko da. Arabako hainbat ikastetxetan erabili dute jada eta Euskal Herriko beste hainbat institutotatik eta Burgosko ikastetxe batetik ere eskatu diete. Unitate didaktikoaren egile Miren Rodrigorekin eta berau erabiltzen ari den Ibon Martinez Agirrerekin hitz egin dugu.